Esperantoa, nazioarteko hizkuntza, ikasi eta hedatzea merezi du. Komunikaziobide bizia da eta hiztun multzo zabala eta kultur ondare aberatsa dauzka. Kultura, jatorri edo estatu ezberdinen arteko ulertzeko tresna bat da, muga eta zatiketen gainetik loturak eratzen dituena.

Esperantoaren, haren ahal eta errealitatearen inguruko ezagutza xumeegia da oraino. Hiztun kopurua, iritzi publikoak agertzen duena baino handiagoa bada ere, ez da nahi genukeen bezain zabala. Honexegatik, hizkuntzaren zabalkundea, haren nondik norakoak ezagutzea eta onurak jakinaraztea premiazko egitekoa da.

Jardunbideok (informazioa, hedapena, konbentzitzea) Espainiako Esperanto Federazioak (Hispana Esperanto Federacio) lehenesten ditu.

HEFkidea eginez helburu hauen alde egiten duzu, eta nazioarteko hizkuntzaren eta haren goiasmoen alde egiten ari zara.

HEF Estatu Espainiarreko Esperanto elkarte nagusia da. Tokian tokiko elkarte nahiz taldeek osatzen dute, baita norbanakoek ere.

Elkarte neutrala da, orientazio politiko edo ideologikorik gabea eta nazioarteko komunikazioari eta oinarrizko Giza Eskubideen errespetuari zor zaio. Edozein pertsona kidetu ahal da, beti ere hizkuntzaren alderako konpromisoa erakusten badu. HEFek bere kideen pluraltasuna errespetatu eta aldezten du.

HEF Esperantoaren Munduko Elkartearen partaidea da. Era honetan HEFkide izateak nazioarteko erakundearen partaidea izatea eta munduan esperantoaren hedapenean laguntzea dakartza.

HEFkideek elkarteko barneko bizitzan parte hartzeko, helburuak zehazteko, zuzendaritza taldea aukeratzeko, kanpainak eta ekimenak proposatzeko eskubidea dauka. Honetaz gain hiru hilabetero kazeta bat (Boletín) jasotzen dute eta barneko organoetan parte har dezakete.

HEFkideek elkarteak antolatu edo babesten dituen topaketetan beherapenak edukitzen dauzkate, baita HEFek saltzen dituen materialak eskuratzeko prezio bereziak.

Federazioak http://www.esperanto.es interneteko domeinua kudeatzen du, gaztelaniaz, esperantoz eta Espainiako beste hizkuntza batzuetan dago. Madrilen bulegoa dauka, bertan kideen eskura 3.500 liburuko eta bestelako materialetako funtsa dauka. Liburutegiak bere webgunea (http://www. esperanto.es/biblioteko) du zeinean Bitoteko deritzana dagoen (http://bitoteko.esperanto.es) balio handiko material historikoak gordetzen dituena.

Tarteka HEFek esperantoz edo Esperantoari buruzko materialak argitaratzen ditu. Esperantoz ekoitzi kultura nahiz esperantoaren bidez espainiar kultura hedatzea gure elkartearen helburuen artean dago.

30 urtez azpiko kideak Espainiako Esperanto Gazte Elkarteko (Hispana Esperantista Junulara Societo-HEJS) dira batera.

.