Bada jende franko beste hizkuntza bat ikasteko edo atzerrira bidaiatzeko batere beharrik ez duena. Badira beste franko, halabeharak eraginda, elebidun, hirueledun edo nahiadinaeledun direnak. Orobat hamaika lagun dira beren aisialdi eta ikastaldiko ordu mordoa eman dutenak munduan mintzatzen diren hizkuntzetako bat ahalbait hobekien erabiltzen. Egokiena litzateke Pekinera joan eta txineraz berba egitea, Oulun suomieraz aritzea, eta ondoren hizkuntza polinesiar bat ongi ikastea aste eder parea Vanuatun gozo-gozo emateko.
Aurreko hau, ordea, talde bakan baten eskura dagoen aukera da, eta hauek ere denbora gutxiren jabe izaki. Hau honela izanik, gehienak Anberesen ingelesez, Tallinen errusieraz edo Madrilgo Cascorro Plazan spanglish italiartu batez lardaskan konformatzen dira.
Beste aukerarik, ordea, bada: hizkuntza errazago bat ikastea, inoren ama-hizkuntza ez dena eta horrexegatik inorena ez dena, kultur bazkerketa saihesten dugula. Hizkuntza hau Esperantoa dugu. Ikasteak ahaleginik dakar, jakina, baina beti ere hizkuntza nazionalak baino neke ttikiagoa, esaterako, ez du aditz irregularrik eta aditz joko bakarra du. Nabigatzailea ondoko hamar galderei erantzuten saiatzea ariketa polita izan daiteke:
Zehatz-mehatz 142.857. Ez, txantxa bat besterik ez zen. Berez inork ez daki, estatitika zorrotzik ez da egin. Izan ere, ez da gauza bera gainetik ikasi dutenak edo nolabaiteko ezagutza dutenak ( miloika ???) eta maiztxo berba egiten edo erabiltzen dutenak ( ehunka mila???). Nolanahi ere den, bizitza luze-luze oso bat beharko genuke hztun guztiekin mintzatu ahal izateko. Bada, zenbat odol emaile, xakelari, interpretari edo piano jotzaile daude munduan?
Ez, ezta alderdi politiko bat. Universala Esperanto Asocioko urtekaria (jarlibro), egoitza Rotterdamen dauka eta sailkako elkarteen gaineko informazioa eskaintzen du. Elkarteok erlijiosoak (musulman, katoliko zein kuakero, mormoi wonbulismoa nahiz ateoenak), politikoak (komunistak, Alderdi Radikala…), zientzilariena (ornitologo, informatikariak etb.) edo bestelakoak (itsuak, irratiz jaulkizale , espeleologoak, saunazaleak…).
Lehen eskuliburua Lazaro Zamenhofek argitaratu zuen1887an Bialystoken, artean Tsarren inperioari zegokion poloniar hirian. Egileak, lanbidez begilaria, 27 urte zituen.
Hizkuntza guztiak bezalaxe, sorkari kulturala dugu, eta honexegatik hein batean artifiziala ere bada (hitzak ez dira berez sortzen,ezta zuhaitzetik jalgitzen). Kozka esperantoaren erregulartasunean eta erraztasunean datza, ongi taxuturiko jatorri desberdinengatik. Bergisan nazio hizkuntzetan plangintza maila ugari ikus ditzakegu, bai ortografiari dagokionez (koreera, gaztelera, Atatürken ondoko turkiera) hizkuntza estandarraren finkatzeak (suomiera, euskara batua, hebreera modernoa). Hizkuntza natural bete-betea dugu Esperantoa zernahi irizpenetatik (linguistiko, literario, soziologiko). Hau dela eta ez da harritzekoa PEN Nazioarteko Klubak idazle esperantisten saila edukitzea, edo rock talde batzuek beren abestien hitzak esperantoz egitea.
Zalantzarik gabe bai, baina benetan axola duena da orainik ote duen (hurrengo galderara jo).
Funtsean beste herrialde edo kultura batzuetako lagunekin “denbora galtzeko” edo aprobetxatzeko, hizkuntza bazterketa eta gramatika eta hiztegiak astintzen kaskoa gehiegi nekatu gabe. Bestela esanda, bidaiatzeko, irakurtzeko eta idazteko (jatorrizko nahiz itzuliriko literatura, prosa nahiz poesia), sarean barrena nabigatzeko (esperantistendako propio asmatua dirudiena), lagunak egiteko… Iraganean Hitlerrek eta Stalinek bezalakoek “elementu arriskutsuak” hartzeko ere balio izan zuen baita azalpen handirik gabe debekatzeko.
Jakina.
Hiztegiari dagokionez bezain batean itxuraz bai. Hitz gehienak europar hizkuntza anitzetan komunak dira, baita arrazoi historikoak tarteko europarrak ez diren beste batzuetan ere. Japonieraz ogia “pan” esaten da eta esperantoz “pano” du baliokide, ipar oreina, berriz, boaco (irakur boátzo), samieratik zuzenean. Haren hiztegia hainbestekoen bitartez hautaturiko hizkuntza bat osaezina litzateke: ketxuerari bost hitz legozkioke, galegoari beste bost (baina zein?). Bestalde Esperantoaren hiztegiaren jatorria ez da1887koa, haren sorburu etimologikoena baizik. Konparazio baterako latinezko praocoqua edo persica praecox, ondu gabeko arbeletxekoa alegia, grekerazko praikókion berbara igaro da, eta beronetatik arabierazko barqúq-era, artikulua gehituz gero al-barqúq. Forma honetantxe italierazko albicocca, gaztelaniazko albaricoque, portugesezko albricoque, okzitanierazko eta katalanezko albercoc eta abercoc hitzek daukate abiapuntua. Katalanezkotik frantseseko apricot sortu zen eta geroztik Europako hizkuntza mordo batek beretu egin dute, Esperantoak, besteak beste (Cherpillod André, “Mil ekzotikaj vortoj”).
Gramatika ordea erregularra eta konplikaziorik gabea du, zenbait alorretan Asiako hizkuntza batzuekin antza dauka, txinerarekin adibidez (honen zailtasunik handiena ideogramen ikaskuntzan eta silaben tonaltasunean datza).
Ez, kontrakoa da. Naiz aditz forma baino garbiagoa da “esperantoz berba egin eta interpretari lanbidean jardun” esapidea. Bietan ala bietan helburua komunikazioa ahalbidetzea da, norberarena edo besteena.
Bukatze aldera Zamenhofek hona taxutu zuenetik hizkuntzaren kronologia.
Noiz eta zergatik jo zuten arriskutsutzat hizkuntza hau indarkeriarik eza defendatu arren, noiz eta nola balioetsi zuen UNESCOk.
Apika gramatika eta ahoskatzearen zerikusia duen zerbait ezagutu bahi duzu edo historia luzeko haren literatura garapenaz.